Gaur egun milioika pertsona daude, internetera bideoak igotzen dituztenak, haien ikulse edo jarraitzaileak entretenitzeko. Hari beretik jarraituz, azken urte hauetan moda batean bihurtu da youtuberra izatea. Nori ez zaio gertatu 10-12 urteko gazte bati handitan youtuberra izan nahi duela esaten entzutea?
Alde batetik, ni, gaztea naizen bezala, gai honetan nahiko sartuta nago ,egunero ikusten ditudalako bideoak youtuben . Horregatik, badakit bideo horien atzean lan asko dagoela, eta hau arrazoitzeko aski da bideoa editatzeko bost bat ordu ematen dituztela ordenagailuaren aurrean aipatzea. Era berean, denok dakigun bezala, milioika jarraitzaile dituzten youtuberrek, bizitza plataforma honi esker irabazten dute baina ez bakarrik bideoak sarera igotzen, baizik eta enpresa, marka eta bestelakoekin promozioak eginez ere. Beste alde batetik, zaharragoak diren pertsonak, hau da, normalean gaiari buruz ez dakitenak, batzuetan jakin gabe gehiegi hitz egiten dute, eta gatazka txiki bat sortzen da. Adibidez, orain dela 4 egun, telebista saio batean, nik ikusten dudan youtuber bati buruz hitz egiten zuten, AlphaSniper97 izenekoa. Izan ere, youtuber guztiak kritikatu egin zituzten youtuber hau adibide bezala hartuta, ezer egin gabe bizitza bikaina dutela esanez, inongo ikerketarik egin gabe. Honen ondorioz, AlphaSniper97k bideo bat egin zuen egiten duten lan azalduz, eta telebistakoek berehala barkamena eskatu zioten. Azkenik, youtuber hauen helburua, zaletasunez edo lanbidez youtuber izatearen arteko muga dirua da. Jarraitzaile-kopuruak baino gehiago, ikustaldi-kopuruak du axola, baina dirua irabaztea ez da hain erraza. Hori egin ahal izateko, kontua “monetarizatu” behar da. Zer den hori? Youtuberi publizitatea jartzeko baimena ematea. Hori egin gabe ez dute dirurik irabaziko”, esan digu aktoreak. AdSense Googlek sortutako publizitate-sistema bat da, eta klik-kopuruaren arabera neurtzen dira irabaziak. Aurreko guztia laburbilduz, esan daiteke youtuberra izatea beste edozein lanbide bezalakoa dela, ikasketak beharrezkoak ez badira ere. Hala ere, egia da youtuber bezala arraskasta izateko, zorte handia izan behar duzula, jarraitzaileak lortzea oso zaila delako hasieran.
0 Comentarios
Abenduaren 5ean, Durangoko azokara joan ginen "Ikaslearen egunean", eguna pasatzera. Bertan ginela, galdera batzuk egin genizkien hainbat pertsonari, zer erosi zuten eta zer izango zen gehien salduko zena haien ustez. 1. Lanarekin hasteko, lotsa nuenez, Mikel Arrieta irakasleari galdetu nion. Berak, hauxe erantzun zidan: Jada, Joseba Sarrionamendiaren "Bizitza ez al da oso arriskutsua?" eta Ágata Christiren 2 itzulpen ingelesetik euskarara: "Etxe bihurria" eta "Bost txerrikume". Bestalde, gehien Joseba Sarrionamendiaren liburuak salduko direla pentsatzen du. 2. Jarraian, guraso bati galdetu nion: Gehien bat, bere alabarentzako liburuak bilatzen ari zen. Adibidez, animalien eta koloreen liburuak. Bestalde, Goazen telesailaren diska erosi zuen baita ere, eta arrakasta handia izango zuela pentsatzen zuen, hainbat ume ikusi zituelako harekin. 3. Ondoren, irakasle bati galdetu nion: Bera, bertsolaritzako posterrak, txapak, eta ikasleentzako ipuinak, adibidez, "Nur", bilatzen ari zen. Bitxikeria bezala, baita ere jakin nahi zuen zenbat emakume dauden sartuta bertsolaritzaren munduan gutxi gorabehera. 4. Gero, Bilboko ikastola bateko 2.DBH-ko ikasle bati galdetu nion: "Gizajo baten egunkaria" liburua erosi zuen, Jeff Kinney idazlearena. Liburua, berez ingelesez da, baina euskarara itzulita dago. Bere ustez, liburu hori izango zen gazteen artean gehien salduko zena, jendeak abenturazko eta fikziozko istorioak gustuko dituelako. 5. Azkenik, emakume bati galdetu nion: "Bihotz Handia" liburua erosi zuen, Euskadiko Narratiba saria jaso duena. Bestalde, 2 diska erosi zituen. Alde batetik, Gatiburen azkenekoa, eta bestetik, Eñaut Elorrietarena, nahiko zaharra dena, baino asko gustatzen zaiona. Gatiburena izango zen gehien salduko zen diska bere ustez. BITXIKERIA BEZALA, IKUSITAKO LIBURU BAT GEHITUKO DUT
Azokan nintzela, postu batek arreta deitu zidan, eta pixka bat kuxkuxeatzera hurbildu nintzen. Bertan, Euskal mitologiari buruzko liburuak zeuden, baina agertzen ziren marrazkiak hiru dimentsiotan ikusi ahal ziren mugikorreko aplikazio batekin. |
Kaixo denoi!Nire izena Urtzi Uria da. |